12:58

Zinema

Zinema

Dagoeneko badu kartela Zinemaldian estreinatuko duten 'Ane' filmak

EiTB.EUS

David Perezek zuzendutako film luzea New Directors sailean lehiatuko da beste bost opera prima eta lau bigarren pelikularekin batera.

  • Dagoeneko badu kartela Zinemaldian estreinatuko duten 'Ane' filmak

    'Ane' pelikularen kartela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTBk esklusiban aurkeztu du Zinemaldiaren 68. edizio honetan David Perez zuzendariak estreinatuko duen Ane pelikularen kartela.

Duela hilabete iragarri zuten EiTBren parte hartzearekin grabatutako aipatu filma Zinemaldiko New Directors sailean lehiatuko dela, Brasilek, Txinak, Hego Koreak, Japoniak, Vietnamek, Frantziak, Herbehereek, Irlandak, Poloniak, Erresuma Batuak, Errusiak eta Espainiak ekoitzitako beste bost opera prima eta lau bigarren pelikularekin batera.

Esan bezala, David Perez Sañuedo bilbotarrak zuzendutako lehen film luzea da Ane, eta Patricia Lopez Arnaiz (La Otra MiradaLa PesteMientras dure la guerra) eta Mikel Losada (La pequeña Suiza, El guardián invisible) ditu protagonista.

Pelikula Gasteizen grabatu dute, eta 2018an izenburu berarekin ekoitzitako film laburrean oinarrituta dago. Hain zuen ere, 2009an Arabako hiriburuan gertatutako neska gazte baten desagerpena du ardatz. Zuzendariak berak idatzi du gidoia, Marina Paresen laguntzarekin.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena