11:50

Zinema

GOYA SARIAK 2018

Euskara eta diskurtso feminista, Goya Sarien oholtzan

EITB.EUS

Handia izan da gaueko izarra, eta "eskerrik asko" 10 aldiz baino gehiago entzun da. Aitor Arregiren "patata" ere protagonista izan da, emakumeen papera erreibindikatzeko balio izan duen galan.

  • Goya Sarien irabazleak. Argazkia: EFE

    Goya Sarien irabazleak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

 

Handia filma izan da aurtengo Goya Sarietako izarra. Izan ere, 13 sari irabazteko aukera zuen eta horietatik 10 eskuratu ditu. Horri esker, inoiz baino euskara gehiago entzun da oholtzan. Gaztelania eta euskara tartekatu dituzte irabazleek sariak jaso eta esker onak ematera joan direnean, eta hala, "eskerrik asko" 10 aldiz baino gehiago entzun da bart Madrilen, Espainiako Zinema Akademiaren gala handian.

Aitor Arregi, Eneko Sagardoy, Javier Agirre, Ander Sistiaga, Mikel Serrano, Ainhoa Eskisabel... Altzoko erraldoiaren pelikulan parte hartu duen taldeko kide ugarik izan du saria jasotzeko ohorea Goya Sarietan, eta guztiek, diskurtso hasieran edo amaieran "eskerrik asko!" esateak txalo eta txantxa ugari sortu ditu sare sozialetan, umoretsuak gehienak:

 

 

Euskal lantaldeak beste anekdota bat ere eragin du gala honetan, baina unean bertan gutxi konturatu dira. Aitor Arregi oñatiarra gidoi originalaren Goya Saria jasotzera joan denean, "patata" hitza sartu du bere diskurtsoan (?filmaren proiektua patata bat izaten amaitzeko beldurra zutela hasieran? esan du). Hala, dotore gainditu du bere garaian ETB1eko Gure Kasa saioan bota zioten erronka: Goya Sariren bat irabazten bazuen, ezetz ausartu patata hitza diskurtsoan sartzera.

 

 

Diskurtso feminista

Zinemaren industrian emakumeak duen papera behar baino eskasagoa dela eta emakumeen presentzia areagotu behar dela erreibindikatzeko ere balio iza du galak. Bertaratu ditenek, #masmujeres leloa zeramaten abanikoak erakutsi dituzte, emakume protagonista, zuzendari, gidoilari? gehiago eskatuz.

CARLA SIMON GOYA 2018

Zinemaren jai hadiaren hasieratik, Ernesto Sevilla eta Joaquin Reyes aurkezleek argi utzi dute, umorea erabiliz, nortzuk izango ziren gaueko protagonistak: "Gaur gauean emakumearen papera erreibindikatu nahi dugu, oso garrantzitsua da guretzat hala egitea? eta horregatik aurkeztuko dut gala nik" bota du Sevillak.

Leticia Dolera aktoreak emakumeek sarietan eta ardura postuetan ez dutela presentzia handirik izaten salatu du eta sare sozialetan oihartzun handienetarikoa izan duen hitzaldia egin du, aurkezleei "arbi-zelai feminista zoragarria geratzen ari zaizue" botaz. Cristina Castaño aktorea ere TT mundiala izan da ondorengoa esan eta gero: "Aurten Goyak bi gizonek aurkezten dituzte. Hori oso ondo dago, orain arte bakarrak aurkezten zuen eta".

Eta ildo berean, Pepa Charro aktoreak bota du gaueko diskurtso feministena: "Pepa Charro naiz eta emakumea naiz. Emakumezkoen argazki-zuzendaritza onenaren saria ematera noa. Nola ez zegoen emakumerik hautagaien artean, pentsatu dut sariak sexuka bereizita zeudela. 135 nominatutatik 30 bakarrik dira emakumeak, eta 30 horietatik erdiak aktore gisa daude izendatuta. Ez dago emakumerik ez musikan, ez animazioan, ez artean, ez soinuan? eta normala da emakumerik ez egotea, askok amore ematen baitute %40 gutxiago irabazten dugula ikusita?.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena