Zinema
‘ABRACADABRA’
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotar zinemagileak “Abracadabra” bere hirugarren filma estreinatuko du abuztuaren 4an, ostiralarekin. “Torremolinos 73” eta “Blancanieves” egin ditu aurretik.
Pablo Berger
Pablo Berger euskal zinemagileak (Bilbo, 1963) “Abracadabra” bere hirugarren film luzea estreinatuko du abuztuaren 4an, “komedia azalezin, sailkaezin eta ikaragarri hipnotikoa”, ikusle irekiak behar dituena.
“Ikusleak aurreiritzirik gabe eta erakarria izateko gogoz egin behar dio aurre istorioari, errusiar mendi honetan sartu eta harrituta gelditzeko irrikaz”, Bergerren hitzetan.
Espiritu sentibera duen gazte eskizofreniko baten (Quim Gutierrez) istorioa kontatzen du “Abracadabra”k: ezkontza batean hipnotizatzaile amateur batek (Jose Mota), Carmen (Maribel Verdu) emazte gozoaren lehengusuak, egindako hipnosi saio baten ondorioz, gaztea Carabanchelgo morroi baten gorputzaren barruan harrapatuta geldituko da.
Bergerrek azaldu duenez, istorioak bere bizitzako une jakin batean du jatorria. Horren lagun batek bere burua eskaini zuen hipnotizatzaile baten ikuskizun batean parte hartzeko, hari boikota egiteko asmoz, eta Abracadabra hitza entzun baino ez, ziplo jausi zen, ezustean. “Irudia buruan gelditu zitzaidan, eta, beste ezeren gainetik gidoigilea naizenez, idazteari ekin nion”.
Bergerrek aitortu du Woody Allenen zale handia dela, “batik bat jende arrunta ohiz kanpoko egoeretan jartzen duelako”, eta kasu honetan Jade eskorpioiaren madarikazioa omendu du.
Bergerren esanetan, eskizofrenia, matxismoa eta tratu txarrak ere ageri dira pelikulan. Zinemagilearen ustez, ezin da taburik egon, eta zuzendariek ezin diote beren buruari “mugarik jarri”. “Abracadabra ispilua da ikuslearentzat, eta gai horien gaineko galderak egin diezazkioke bere buruari”.
Zuzendariaren hitzetan, filma “paella” bat da, eta “nire obsesio guztiak” dira horren osagaiak: “komedia, drama, zinema soziala, esperpentoa eta sarkasmoa”, besteak beste. “Ikusleek gogoko izaten dute pelikulak ispilua izatea, eta Espainiaren errealitate itxuraldatu bat da honakoa”, esan du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa