Zinema
Zinemaldia
N.V. | eitb.eus
Zinemagile zuberotarrak zuzendari onenaren saria irabazi du "Les Cowboys" filmagatik, eta Lara Izagirreren filmak epaimahai gaztearena.
'Un otoño sin Berlin' filmeko lantaldea irailean, Donostiako Zinemaldian
Thomas Bidegain zinemagile zuberotarrak zuzendari onenaren saria irabazi du Donibane Lohizuneko nazioarteko bigarren zinemaldian, “Les Cowboys” filmagatik, eta 'Un otoño sin Berlín' Lara Izagirre zornotzarraren filmari eman diote epaimahai gaztearen saria.
Aurten Cannesen ere bere lana erakutsi duen zuzendari eta gidoigile zuberotarrarekin batera, zuzendari onenaren saria Grimur Hakonarson islandiarrak ere irabazi du, “Beliers” lanagatik, eta Sail Ofizialeko filmik onena “A Peine J’ouvre les Yeux” Leila Bouzid tunisiarraren lana izan da.
Bestalde, “Un otoño sin Berlin”, Zinemaldian Irene Escolar protagonistak Zinemira saileko aipamen berezia jaso eta gero, epaimahai gaztearen saria irabazi du Lapurdiko zinema topagunean. 10.000 euroko diru laguntza izango du Izagirrek, ondorioz, hurrengo gidoirako.
“Niretzat oso garrantzitsua da jende gazteak gure filma saritzea. Nire lehen filma da, baita konposatzailearena, editorearena eta ekoizle exekutiboarena ere; horregatik, balioa handia ematen diot”, esan zuen Izagirrek saria jasotzeko orduan.
Hegoaldeko eta Espainiako Estatu osoko zinema aretoetan, azaroaren 13tik aurrera ikusi ahalko da filma.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa