kultura
Abenduak 13-14
N. V. | EITB Media
Artisten estudioak ikusteko bisitak, ikastaroak, hitzaldiak, proiekzioak eta kontzertuak izango dira ostiral-larunbatetan Donostiako zentroan.
2023ko Eginzaleak! jarduera
Abenduaren 13an eta 14an, Tabakalerak ateak irekiko dizkie bisitariei kultura garaikideko zentroaren txokoak arakatzeko.
Ostiraleko jarduera-programa Elias Querejeta Zine Eskolan hasiko da bertako ate irekien jardunaldiarekin. Arratsaldean, Tabakalerako Artisten Guneak bere ateak irekiko ditu bertako artista egoiliarren estudioak bisitatzeko: Andrea Aguilera, Miren Bayona, Cesare Botti, Alba Fernandez, Maria Garcia Marraco, Zuriñe Mariño, Mar Reykjavik, Ainize Sarasola, Emmy Skensved eta Noa Verkeyn.
Abenduaren 14an, larunbata, 3. solairuko beste gune batean, Eginzaleak! 2024 "egitearen" kulturari buruzko topaketa izango da, Food Hack Labekin lankidetzan.
Tabakalerako zinemak ere bat egingo du Ate irekien asteburuarekin eta zinema ikasleen lanak ikusteko saio berezia egingo du. Nest 2024 topaketaren film labur irabazlea ikusi ahal izango da, eta Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek zuzendutako bi film laburrek osatuko dute programa: Julen Etxebarriaren El tercer paisaje eta Mario Velosoren Chuvas de verão.
Musika ere izango da Tabakaleraren Ate irekien asteburuan. DJ N4JU arduratuko da Artisten Gunea girotzeaz, eta larunbatean, hilak 14, Tabakalerako Prisman Putas Amak taldearen eta LaMia Mariren kontzertuekin itxiko da ekitaldia. Sarrera librea da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa