kultura
Maiatzaren 3tik 11ra
EiTB Media
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak zine zuzendari bilbotarrari emango dio FANTastikoaren Izarra saria eta Botet aktoreak, berriz, Fant zinemaldiaren ohorezko saria jasoko du.
Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren aurtengo kartela
Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Pedro Olea zine zuzendari bilbotarra eta Javier Botet aktorea sarituko ditu maiatzaren 3tik 11ra ospatuko den 30. edizioan.
Pedro Oleak (Bilbo, 1938) ibilbide luze eta oparoa du zinemagintzan eta bere sorkuntzen artean aipagarriak dira, besteak beste, No es bueno que el hombre esté solo (1973), La casa sin fronteras (1972) eta El bosque del lobo (1970). Horregatik, zine zuzendari bilbotarrari emango dio aurtengo FANTastikoaren Izarra saria.
Gainera, Javier Botet aktoreak Fant zinemaldiaren ohorezko saria jasoko du. Ibilbide luzeko aktorea ezaguna, besteak beste, REC (2007), La cumbre escarlata (2015), El renacido (2015), Expediente Warren: el caso Enfield (2016), Alien: Covenant (2017), El guardián invisible (2017), La momia (2017), IT (2017) eta Insidious: la última llave (2018) filmetan egindako lanagatik.
Aurten, lehen aldiz, Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Gazte Epaimahaia izango du eta, Euskal Herriko Zinema Eskolaren lankidetzarekin, Sail Ofizialeko Film Luze Onenaren sarietako bat emango du.
Halaber, Fanteko Sail Ofizialeko epaimahaia Ana Hormaetxea gidoilariak, Chris Oosterom Amsterdamgo Imagine Fantastic Film Festivaleko zuzendariak eta Araceli Peres-Rastrilla, ekoizleak eta Espainiako Zinema Akademiako kidea ere badenak osatuko dute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa