13:11

kultura

2023KO HITZAK

Beef, fentanilo, perraka eta purpurina, urteko hitzen artean Uzeiren arabera

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Uzei terminologia eta lexikografia zentroak urtea laburbiltzeko 23 hitz hautatu ditu. Zaintza, onespen edota segregatu terminoak ere zerrendan agertzen dira.

  • Purpurina morea

    Pupurina morea. Argazkia: Pinterest

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uzei terminologia eta lexikografia zentroak urtea laburbiltzeko 23 hitz hautatu ditu, besteak beste, perraka, beef, fentanilo edota zaintza terminoak. Hedabideetan eta sare sozialetan aurten zeresana izan duten hitzak bildu ditu Uzeik urtearen errepasoa egiteko.

 Zerrendan, onespen ("soilik baietz da baietz" legeari buruzkoa), zaintza (greba feministan hitz protagonista), segregatu (asko erabili da Hezkuntza Legearen inguruko eztabaidetan), fentanilo (AEBn droga horren kontsumoa izan dute hizketagai), purpirina (Europar Batasunak debekatu egin zuen) edota paxmina hitzak agertzen dira.

Beef terminoa ere aukeratu dute, Shakira abeslariak bikotekide ohiari eskainitako kanta ezaguna dela eta. Eta XVII mendeko poema batzuetatik, Zuberoko gizonak andreari perraka esaten ziola jakin izan dugu aurten, eta hitza zerrendan sartzea erabaki du Uzeik.

Hona urteko 23 hitzak, Uzeiren arabera:  

 

-      Herratu

-      Sedizio

-      Beef

-      Polikrisi

-      Amazurtz

-      Segregatu

-      Perraka

-      Untxi hibrido

-      Angularitza

-      Gune Tentsionatu

-      Erretreta

-      Fentanilo

-      Trotiker

-      Gishen lauhazka

-      Txio

-      Onespen

-      Tritio

-      Purpurina

-      Oldarraldi judizial

-      Dolarizatu

-      Zaintza

-      Paxmina

-      Zerrenda

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena