kultura
Zinebi
EITB MEDIA
Eneko Sagardoyk zuzendari gisa egin duen lehen lana aurkeztuko du, eta, besteak beste, 'Ane' filmarekin Goya saria irabazi duen David Perez Sañudo lehiatuko da berarekin batera.
Albisteak (1)
Bilboko Udalak antolatutako Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 10etik 17ra egingo da, eta dagoeneko aurkeztu dituzte Sail Ofizialeko zazpi film laburrak. Hauek dira: David Perez Sañudo errealizadore bilbotarraren Agrio (Goya sari bat irabazi zuen Ane film luzearekin); Eneko Sagardoyren Betiko gaua (estreinaldian aurkeztuko da); Laida Lertxundi Gure Artea 2020 saria jaso duen artista bizkaitarraren eta Ren Ebel artista estatubatuarraren In a Nearby Field, eta Bruno Carnide zinemagile portugaldar polifazetikoaren Memories of an Empty House.
Gainerakoak Isabel Herguera euskal animatzailearen La mujer ilustrada, Joana Moyaren Todo lo cubre la sal eta Itziar Leemans lapurtar zinemagilearen Ximinoa dira.
Bihar, ostirala, egingo dute jaialdiaren inaugurazio ekitaldia, eta Zinebik aurtengo Ohorezko Mikeldia irabazi duten bi irabazleak omenduko ditu bertan: Frederick Wiseman zinemagilea (2016an bere ibilbide osoa aitortzeko ohorezko Oscar saria jaso zuen) eta Felix Linares zinema-kritikari eta kazetari bilbotarra. Wisemanek 93 urte ditu, eta ez da jaialdian egongo, bere osasun egoerak bat-batean okerrera egin duelako. Bostongo (AEB) ospitale batean ingresatu behar izan dute.
Inaugurazio ekitaldiaren amaieran, Sail Ofizialean lehiatuko diren euskal film laburrak proiektatuko dira.
Zazpi film horiek Zinebi Sari Nagusia (7.000 euro), Euskal Zinemaren Sari Nagusia (6.000 euro), Espainiako Zinemaren Sari Nagusia (6.000 euro), fikzio, animazio eta dokumental kategorietako Mikeldi sariak (5.000 euro bakoitzak) eta Publikoaren EITB Saria (3.000 euro) jasotzeko hautagaiak dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa