kultura
Euskalduna jauregia
Agentziak | EITB Media
Asteazken honetan, 52 eta 80 euro arteko sarrerak jarriko dituzte salgai 12:00etatik aurrera.
Fito y Fitipaldis San Mameseko kontzertuan. Argazkia: EFE
Fito y Fitipaldis taldeak bi kontzertu eskainiko ditu 2023ko urtarrilaren 5ean eta 6an Bilboko Euskalduna jauregian; izan ere, abenduaren 29rako eta 30erako sarrerak salgai jarri eta apenas bi ordu beranduago agortu dira.
Abeslari bilbotarra bere birako formatu berriarekin itzuliko da, antzoki eta auditoriumentzako pentsatua. Urtarrilaren 5eko eta 6ko kontzertuak azken biak izango dira Bizkaiko hiriburuan. Musikariak 'Cada vez cadaver' bere azken lanaren kantak eta abesti klasikoak eskainiko ditu emanaldietan.
Asteazken honetan jarriko dituzte salgai, 12:00etatik aurrera, 52 eta 80 euro arteko sarrerak (kudeaketa gastuak barne) Euskaldunaren ohiko euskarrietan.
Bira jendetsua amaitu ondoren, taldeak publikoa giro intimoagoan murgiltzeko formatua ekarriko du.
Jorge Arribasek eta Diego Galazek (Feten Feten) Fitipaldiekin bat egingo dute kontzertuetan, Carlos Raya, Javier Alzola, Boli Climent eta Coki Gimenezekin batera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa