14:59

kultura

10.000 euro

Elkar saria EHZ festibalarentzat izango da

eitb.eus

Elkar fundazioak 2019ko Proiektuari Elkar saria Euskal Herria Zuzenean ekimenari ematea erabaki du. Maiatzaren 9an jasoko dute.

  • EHZ

    10.000 euro jasoko ditu proiektuak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiak jasoko du Proiektuari Elkar saria. 10.000 euroko saria da, eta bere helburua sortzear dagoen edo jada martxan dagoen ekimen bati laguntza ematea da, proiektua gauzatzen laguntzeko.

Joxe Mari Sors Elkar fundazioko lehendakariak esan duenez, Ipar Euskal Herritik Euskal Herri osora begira, kultur mugimendua sustatuz euskal kulturaren alde lan handia egiten duen ekimena da EHZ.

Joxe Mari Sorsen hitzetan, "EHZ gazteen ekimena da, eta elkarlana eta taldelana sustatzen ditu. Iazko geldialadiaren ondotik indarberrituta dator berriro, eta Elkar fundazioak bere aletxoa jarri nahi izan du taldeak egiten duen lana lagunduz".

Julen Oillarburu EHZko ordezkariak azaldu duenez, aurten urte berezia da beraientzat, gogoeta fase baten ondoren, jaialdiaren ardura talde gazte berri batek bere gain hartu duelako.

Autengo edizioa ekainaren 28, 29 eta 30ean egingo dute Irisarri Nafarroa Behereko herrian.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena