kultura
Donostia
Agentziak | Erredakzioa
Cristina Iglesias eskultore donostiarra eta Loquilo rockzale katalana izan dira 29 sarituen bozeramaileak, Victoria Eugeniako zeremonian.
2015 urteari dagozkion Arte Ederretako Urrezko Dominak banatu dituzte, astelehen honetan, Donostiako Victoria Eugenian. Cristina Iglesias eskultore donostiarra, Loquillo rockzale katalana eta Ainhoa Arteta sopranoa saritu dituzte, Espainiako beste 26 artista ospetsuren artean.
Dominak Donostian banatu dituzte, aurten Europako Kultura Hiribura dela eta, Espainiako erregeak esan duen moduan.
Cristina Iglesias eskultore donostiarra eta Loquilo rockzale katalana (Donostian bizi da) izan dira 29 sarituen bozeramaileak; Iñigo Mendez de Vigo Kultura ministroa ere bertan egon da.
Artistaz beteriko auditorioan, Loquillok Gobernuari kulturaren BEZa jaisteko eskaera egiteko aprobetxatu du, beste aldarrikapen batzuen artean.
rtean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa