20:11

kultura

Europako Kultura Hiriburua

Kutxa Fundazioa Donostia 2016ren babesle orokorra bilakatu da

agentziak | erredakzioa

Hortaz, Kutxa Fundazioak 500.000 euroko diru-laguntza emango dio, bere bitartekoak utziko dizkio eta zenbait proiektutan elkarlanean arituko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxa Fundazioa Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren “babesle orokorra” bilakatu da, 500.000 euroko laguntza emanda.

Eneko Goia Donostiako alkateak, Xabier Iturbe Kutxako presidenteak eta Pablo Berastegui Donostia 2016ko zuzendariak arratsalde honetan sinatu dute hitzarmena, Europako Kultura Hiriburuaren programaren aurkezpen ofiziala egin bezperan.

Kutxa Fundazioak 500.000 euroko laguntza emango dio Donostia 2016ri, bere bitartekoak utziko dizkio eta zenbait egitasmotan parte hartuko du.

“Beti pentsatu izan dugu proiektu honetan egon behar genuela eta hemen gaude”, adierazi du Iturbek. Berasteguik, berriz, aitortu du “aspalditik” espero zutela banku-fundazioaren babesa lortzea.

Hiriburutzak lau milioi euro jasoko ditu, babesle pribatuen bidez, 2018a arte. Hala ere, momentuz kantitate horren erdia ere ez dute eskuratu, Kutxa Fundazioak bere ekarpena egin arren.

Aitzitik, Berasteguik esan du egitasmoak ikusgarritasuna lortzen duen heinean errazagoa izango dela enpresak Donostia 2016 egitasmora erakartzea.

Diruaz gain, Kutxa Fundazioak hainbat proiektu kulturaletan parte hartuko du, hala nola, Kubo aretoan lau artista gipuzkoarren erakusketan, Eureka museoan Labore programaren bidez eta banku-fundazioaren bitartekoak utzita, Ekogunea esaterako.

Honen guztiak dirutan milioi bateko ekarpena suposatzen duela adierazi dute eta, horrenbestez, Kutxa Fundazioak Donostia 2016 ekimenari 1,5 milioi emango dizkiola esan daitekeela erantsi dute.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena