12:15

kultura

Eraso batean

Nimrudeko hondakin arkeologikoak suntsitu ditu Estatu Islamikoak

Erredakzioa

Balquis Taha Turismo eta Antigoaleko batzordeko presidenteak azaldu duenez, Asiriako herri horrek "balio handiko altxor arkeologikoak” gordetzen ditu.

2:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu Islamikoak Asiriako hondamendien % 50a birrindu zuen atzo Nimrudeko hirian, Irak iparraldean, egindako erasoan, tokiko erakundeek jakitera eman dutenez.

Balquis Taha Turismo eta Antigoaleko batzordeko presidenteak azaldu duenez, Asiriako herri horrek "balio handiko altxor arkeologikoak” gordetzen ditu.

Hegaldun leihoek (bi daude bertan) pairatutako kalteengatik “bereziki kezkatuta” agertu da Taha hedabideen aurrean.  Nimrudeko hondamendiak kristo aurreko XIII. mendekoak direla uste da.

Estatu Islamikoari antigoaleko hondamendiak “modu barbaroan” tratatzea egotzi die, baita Irakeko ondarea ez errespetatzea ere.

Horregatik, nazioarteko erakundeei dei egin die “Mosuleko ondare kulturala” babesteko neurriak har ditzaten.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena