Musika
''Bake Soinuak''
N. V. | EITB Media
Abenduaren 5ean, Bilboko espazioaren 25. urteurreneko ospakizunak burutuko dituzte, Bake Soinuak kontzertuan.
Izarok Bake Soinuak kontzertuan parte hartuko du
Euskalduna Bilbaok abenduaren 5ean amaituko ditu 25. urteurreneko ospakizunak, Bake Soinuak kontzertuarekin. Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak Hortzmugarekin, Izarorekin eta Asier Etxeandiarekin bat egingo dute "gerraren eta haren ondorioen aurkako emanaldi batean".
Auditoriumean egingo da gala, 19:30etik aurrera, eta sarrerak zozketa bidez banatuko dituzte. Bertaratzeko interesa dutenek izena eman ahal izango dute, urriaren 17tik aurrera, euskalduna.eus webgunean eta aurrez aurre leihatiletan, ohiko ordutegian.
Pablo Sorozabal konpositorearen Gernika kantata interpretatuko dute gau horretan, Nemesio Etxanizen letrarekin, baita Beethovenen 9. sinfoniaren azken mugimendua ere.
Gainera, John Adams konpositore estatubatuarraren Klinghofferren heriotza operaren sarrera estreinatuko dute Estatu mailan; sarrera bi koruk osatzen dute, 'Exiliatu juduen abesbatzak' eta 'Exiliatu palestinarren abesbatzak'.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa