12:31

Musika

Abenduak 25 – urtarrilak 6

SantasPascuas jaialdiak Gabonak animatuko ditu Iruñean, 18 emanaldiren bidez

N. V. | EITB Media

Jaialdiaren zortzigarren edizioan egongo dira, besteak beste, Ben Yart, Lisabö, El Columpio Asesino, Verde Prato eta La Élite.

  • Verde Pratok urtarrilaren 4an joko du

    Verde Pratok urtarrilaren 4an joko du

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

SantasPascuas jaialdiaren zortzigarren edizioak Iruñeko Gabonak girotzeko helburua du. Horretarako, 18 emanaldi programatu dituzte Zentral eta Txintxarri aretoetan, abenduaren 25etik urtarrilaren 6ra.

Programatzeko filosofía, antolatzaileen esanetan, ez da inoiz aldatu: "SantasPascuasek Nafarroako artisten aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta azpimarragarriak eta berritzialeak iruditzen zaizkigun taldeekin osatzen dugu kartela".

Antolatzaileek azpimarratu dute "zailtasunak" izaten dituztela urtero "horrelako kultur proposamenei eusteko, horrelako proiektuek garatzeko eta iraunkorrak izateko behar-beharrezkoak dituzten laguntza publikoen inguruko ziurgabetasunaren eta aurreikuspen faltaren erruz".  

Programazioa:

Abenduak 25 (19:30h): Ben Yart, Raimundo el Canastero y Safu. (Zentral, 18 euro)

Abenduak 27 (20:30h): Lisabö eta Rüdiger. (Zentral, 16 euro)

Abenduak 28-29 (20:30h): El Columpio Asesino. (Zentral, dena salduta)

Abenduak 30 (18:00h): Janus Lester eta Karma C. (Txintxarri, doan)

Urtarrilak 4 (20:30h): Jimena Amarillo eta Verde Prato. (Zentral, 18 euro)

Urtarrilak 6 (20:30h): La Élite eta Neskatasuna. (Zentral, 16 euro)

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena