16:16

Musika

Dave Holland, Kurt Elling eta Al Di Meola, Getxoko Jazzaldian

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra izango da Bizkaiko udalerriko musika jaialdia, eta osatuta dago dagoeneko Muxikebarriko kontzertuen egitaraua.

  • Dave Holland kontrabaxu-jotzaileak uztailaren 2an joko du Getxon

    Dave Holland kontrabaxu-jotzaileak uztailaren 2an joko du Getxon

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Getxoko Jazzaldiaren 46. edizioko abonu-kontzertuen zerrenda osatu dute: Dave Holland, kontrabaxu-jotzailea eta Kurt Elling abeslari batu zaizkie Al Di Meola, Jazzmeia Horn eta Marc Ribot artistei. Kontzertuak ekainaren 28tik uztailaren 2ra izango dira, Muxikebarrin, eta sarrerak maiatzaren 2an jarriko dituzte salgai.

Jazzmeia Hornek irekiko du Getxoko jazz jaialdia, ekainaren 28an, Kurt Elling ekainaren 29an arituko da, Marc Ribot gitarrista ekainaren 30ean, Al Di Meola uztailaren 1ean eta Dave Holland uztailaren 2an, jaialdiaren azken egunean.

 

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena