Musika
57. edizioa
N. V. | EITB Media
Lehenago, 19:00etatik aurrera, Vadim Neselovskyi ukrainar pianistak kontzertua eskainiko du Chillida Leku Hernaniko museoan.
Simple Mindsen kontzertua 21:30ean hasiko da
Simple Minds eskoziar taldeak abiatuko du gaur, hilak 20, asteazkenarekin, Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioa; doako kontzertua eskainiko du Zurriola hondartzan. Musika astelehenera arte entzungo da gero Gipuzkoako hiriburuan, covid-19aren pandemiaren aurrean hartutako neurriak indargabetuta, ohiko agertoki eta edukierak berreskuratuko dituen jaialdian.
Simple Minds taldea Keler agertokian arituko da, Zurriolan, 21:30etik aurrera, eta 40 urte baino gehiagoko ibilbidean sortutako kantu arrakastatsuak aletuko dituzte: 'Don't You' (Forget About Me), 'Alive and Kicking', 'Mandela Day'…
Lehenago, arratsaldeko zazpietan, Vadim Neselovskyi ukrainar pianistaren kontzertua hasiko da, Chillida Leku Hernaniko museoan. "Odessa suite" lana aurkeztuko du bertan, eta sarrerak salgai daude, 25 euroko prezioan.
1977an jaioa da Neselovskyi, eta bere ibilbidean alboan izan ditu Pat Metheny, Esperanza Spalding, Christian Scott, Herbie Hancock, Chaka Khan eta John Scofield artistak, esaterako.
Luxuzko egitaraua
Uztailaren 25era arte, besteak beste, artista hauek izango dira Donostian: Calexico, Mulatu Astatke, Broken Brothers Brass Band, Curtis Harding, Gregory Porter, Hiromi, Iggy Pop, Steve Coleman, Amina Claudine Myers, Herbie Hancock eta Diana Krall.
Gainera, Amina Claudine Myers eta Mulatu Astatke musikariek Donostiako Jazzaldia saria jasoko dute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa