13:33

Musika

2022/2023

Ukrainaren aldeko omenaldi batek irekiko du BOSen hurrengo denboraldi "eklektikoa"

N. V. | EITB Media

Bilboko Orkestra Sinfonikoak ukrainar herritarrak hartuko ditu gogoan urriaren 6an, bere hurrengo denboraldi sinfonikoa irekiko duen emanaldian. Atzetik etorriko dira "Eraztunen jauna"ko musika eta Gabriel Erkorekaren lan berriaren estreina, besteak beste.

  • Bilboko Orkestra Sinfonikoa

    Bilboko Orkestra Sinfonikoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Orkestra Sinfonikoak bere hurrengo denboraldia, 2022/2023, aurkeztu die gaur kazetariei, eta aurreratu du urriaren 6an abiatuko duela kontzertu sorta hori, Brucknerren Bederatzigarren Sinfoniarekin eta Reinhold Glièr konpositorearen, Erik Nielsen Bilboko orkestraren zuzendari titularraren hitzetan "Kiev hiriak eman duen garrantzitsuenaren", Bigarren Sinfoniarekin.  

Denboraldi berrian, taldearen mendeurrena ospatzen jarraituko du BOSek, ekainaren 10ean Joaquin Achucarro maisuaren kontzertu batek itxiko duen denboraldi honetan bezala. Gerora etorriko dira txistuari, Bilboko Udal Bandari eta zinemari eskainitako emanaldiak, azken hori Eraztunen Jauna zinemako trilogiako musikaz osatua.   

Halaber, denboraldi berrian ere, euskal konpositoreen lanak izango du bere isla: Andres Isasiren bi poema sinfoniko, Die Sünde eta Zharufa, interpretatuko dituzte, eta 2023ko ekainaren 12an, denboraldia ixteko, Gabriel Erkorekak BOSen beraren eskariz konposatutako Pianorako Kontzertua estreinatuko dute.

Musika klasikoaren zaleek Maasaki Suzukik zuzendutako eta Iruñeko Orfeoiko ahotsek kantatutako Mozarten Requiemaz ere gozatu ahalko dute, baita Brass for Africa elkarteak eskainiko duen emanaldiaz ere, zeina Ugandako, Liberiako eta Ruandako gazteen bizitza aldatzen ari baita musikaren bidez, Wynton Marsalisen, Alison Balsomen eta beste hainbat musikariren laguntzaz.

Guztira, musika sinfonikoko 17 programa izango dira, 34 kontzertu eta 31 bakarlari eta zuzendari gonbidatu, Ibon Aranbarri Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusiak "eklektikotzat" eta berritasunez eta errepertorio handietako lanez betetakotzat jo duen denboraldian.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena