14:31

Musika

2022ko ekainaren 11

Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen emango duen kontzerturako sarrerak agortu dira

N . V. | EITB Media

Ostiralean jarri ziren salgai txartelak, 30 eta 45 euroko prezioan. San Mamesek 45.000 lagunentzako tokia du.   

  • 2022ko ekainaren 11n joko du Fitok San Mamesen. Argazkia: Efe.

    2022ko ekainaren 11n joko du Fitok San Mamesen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fito & Fitipaldis taldeak 2022ko ekainaren 11n Bilboko San Mames futbol zelaian eskainiko duen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira, taldeak astelehen honetan sarean jakitera eman duenez. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du kontzertua.

'Cada vez cadaver' biraren baitan dagoen kontzerturako sarrerak ostiralean jarri ziren salgai, azaroaren 12an, 30 eta 45 euro arteko prezioekin (gehi kudeaketa gastuak). San Mamesek 45.000 pertsonentzako edukiera dauka, eta Morgan taldea izango da gonbidatua.

Bizkaiko Aldundiak, San Mames Barria sozietateko erakunde bazkide gisa, futbol zelaiaren erabilera utziko du kontzertua egiteko, 2017an Guns N' Roses taldearekin eta 2018ko MTV Bizkaia Music Week jaialdian Berri Txarrak, Crystal Fighters eta Muse taldeekin egin zuen bezala.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena