Musika
Zinebi
N. V. | EITB Media
Vulk rock taldeak zuzenean joko du, eta musikarekin batera aldez aurretik grabatutako ikus-entzunezko materiala aurkeztuko dute.
Vulk
Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 'Vulk ez da' diziplina anitzeko ikuskizuna aurkeztuko du azaroaren 14an, BBK Salan, hilaren 12tik 19ra ospatuko den 63. edizioaren baitan. Vulk taldeak zuzenean joko du, musika eta aldez aurretik grabatutako ikus-entzunezko materiala uztartuko dituen emanaldian.
Jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Bilboko taldeak "zuzenekoaren eta ikus-entzunezko materialaren arteko mugak lausotu nahi ditu" proiektuaren bidez. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak hamar euroan daude salgai.
2014. urtean sortu zenetik, Vulk taldeak hainbat aldaketa izan ditu, eta Zinebin aurkeztuko duen performanceak etapa berria ireki du Andoni de la Cruzek, Alberto Eguiluzek, Julen Alberdik eta Jangitz Larrañagak osatutako taldearentzat. Aurretik bi lan luze egin ondoren ('Beat Kamerlanden', 2017an, eta 'Ground for Dogs', 2018an), taldeak laster aurkeztuko du hirugarren diskoa, 'Vulk ez da' izenburupean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa