10:32

Musika

Martxoak 14, osteguna

Ainhoa Artetak zarzuelako erromantzak eta ariak interpretatuko ditu Arriagan

Agentziak | Erredakzioa

Tolosar sopranoa Ruben Fernandez Aguirre pianistarekin batera arituko da Bilboko antzokian, ostegunean, 19:30etik aurrera.

  • Ainhoa Arteta

    Tolosar sopranoa pianoak lagunduta arituko da Bilbon. Argazkia: Bernardo Doral.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ainhoa Arteta tolosar sopranoak "Emakume izenarekin" kontzertua eskainiko du Bilboko Arriaga antzokian ostegunean, martxoaren 14an, Rubén Fernández Aguirre pianistak lagunduta. "Mirentxu", "La del manojo de rosas", "Tosca" eta "Manon Lescaut" lanetatik jasotako erromantzak eta ariak interpretatuko dituzte, besteak beste.

Gainera, Arriaga antzokitik jakinarazi dutenez, sopranoak eta piano-jotzaileak Antón García Abril, Lorenzo Palomo eta Miquel Ortega egungo konpositoreen piezak eskainiko dituzte.

Emanaldia 19:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude, 13,50 eta 46 euro artean.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena