Musika
Urtarrilak 22
eitb.eus
Urtarrilaren 22an, Ehki diziplina anitzeko ikuskizuna estreinatuko du hirukoteak, taldekide berria duela. Dantza, musika eta kantua uztartuko dituzte Victoria Eugeniako emanaldian.
Albisteak (1)
Kalakan hirukoteak Ekhi bere ikuskizun berria aurkeztu du gaur, Donostian. Hain zuzen ere, Gipuzkoako hiriburuan bertan estreinatuko dute diziplina anitzeko sorkuntza, formazio berriarekin egindako lehenengoa (Thierry Biscary anhauztarrak taldea utzi du, eta Pierre Sanglak hartu haren tokia), igande honetan, urtarrilak 22.
“Ipar Euskal Herri jakin baten” argazkia da Ekhi, taldekideen hitzetan, bertakoek kultura nola bizitzen duten islatzen duena. Dantza, musika eta kantuz osatutako ikuskizun kolektiboak euskal kanta zaharrak zein sorkuntza berriak uztartuko ditu, eta partaide gazte nahiz helduak, profesional nahiz amateurrak, izango ditu: zazpi kantari, gitarra-jotzaile bat, hamar dantzari eta hainbat gonbidatu berezi, tartean Maddi Oihenart & Jeremie Garat, Kompany Beritza (Baküna show), Mattin Lerissa, Xendarineko ahizpak…
Kalakandarrek gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, Ipar Euskal Herriko argazki honen protagonistentzat “kultura euren bizitzaren parte garrantzitsua da, leku nabarmena du euren etxe eta familietan. Ez da antzokietako kontua soilik”.
Ikuskizun honetan, Kalakanek “kultura profesionaletik kanpo (kulturgile profesionalak, erakunde publikoak...) dagoen kultur eszena aberats horri” oihartzuna eman nahi dio, “amateurra izateak ez baitu zerikusirik talentuarekin”.
Sarrerak 18,90 euroan eros daitezke, Donostia Kulturaren webgunearen bidez.
aren bidez.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa