14:53

Musika

Bira berria

Oskorri, sorburura buelta

Gabriel Arestiren errepertorioa zein berari eskainitako kantak hartu dituzte. Lehen kontzertua Kilometroak festaren kanpainiaren baitakoa izango da, otsailaren 22an Tolosako Leidor Antzokian.

1:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Taula gainean 30 urte eman eta gero, Oskorri sorburura itzuliko da. Gabriel Arestiren errepertorioa zein berari eskainitako kantak hartu dituzte. Lehen kontzertua Kilometroak festaren kanpainiaren baitakoa izango da, otsailaren 22an Tolosako Leidor Antzokian.

Krisi eta sorkuntza arloko egungo denboraleari aurre eginez dator Oskorri. 2.000 kontzertu eta 38 argitalpenen ondoren, iturburuetara itzuliko da hasierako modu xumean eta areto txikietara egokitzeko.

"Gabriel Aresti bizsitan" izena jarri diote Oskorri berpiztuaren kontzertu sortari. Bilboko Aresti poetarekin izan zuten harremaneko errepertoria eta berak ispiratu edo ukitutako hogei kanta tauleratuko dituzte, ezagunak eta pertsonalak .Nostalgiarik gabe, gaurkotasuna gordez.

Oskorri birsortu egiten da txikiago, apalago, formazio klasikoan eta era akustikoagoan. Beterano asko giharrean hunkitzeko maneran eta gazteei Aresti ezagutarazteko moduan. Lehen kontzertua Kilometroak kanpaina barruan iragarri dute otsailaren 22an Tolosako Leidorren eta han hemenka gehiago ari dira lotzen.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena