11:00

Literatura

Euskadi Literatura Sariak

Euskadi sariak, Irati Elorrieta, Patxi Zubizarreta eta Asisko Urmenetarentzat

eitb.eus

Literatura Euskaraz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura, eta Literatura Lanaren Ilustrazioa modalitateetako irabazleak izan dira, hurrenez hurren.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Neguko argiak (Irati Elorrieta), Korri, Kuru, korri! (Patxi Zubizarreta) eta Aztihitza: Xahoren biografikoa (Asisko Urmeneta): lan horiek aukeratu dituzte Literatura Euskaraz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatura Lanen Ilustrazioa ataletako epaimahaiek Euskadi Literatura saria emateko.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak sariok iragartzeko Gasteizen egin duten ekitaldian nabarmendu duenez, sortzaileei egiten zaien aitortzaz harago, sari hauen bitartez beren lana agerikoa egin nahi da euskal gizartearen aurrean.

Azaroaren 18an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura sariak, Tabakaleran egingo den ekitaldi batean, eta gainerako lau modalitateetako (Literatura Gaztelaniaz, Saiakera Euskaraz, Saiakera Gaztelaniaz eta Euskarazko Literatura Itzulpena) irabazleak bi aste barru emango dituzte jakitera.

Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.

Castillo Suarez buru zuen epaimahaiaren aburuz, “maisutasunez antolatutako mosaikoa” da Neguko argiak (Pamiela): “Narratzaileak gogoko du, neguko argiak lagun, porrota eta erresistentzia osagai duten istorioak kontatzea”.

Irati Elorrietaren getxoztarraren bigarren eleberria da “Neguko argiak”, 2008an “Burbuilak” argitaratu eta gero.

Korri, Kuru, korri! (Ibaizabal) Patxi Zubizarretaren lanari buruz, bestalde, “istorio hunkigarri honek egitura narratibo aberatsa du, eta irakurketa ametsetan bezala igarotzen dela esan daiteke, erraz eta arin igaro ere” esan du epaimahaiak. “Lan bikaina eta ezinbestean nabarmentzekoa deritzogu” ere badio ebazpenak.

Aztihitza: Xahoren biografikoa Asisko Urmenetaren lanari, azkenik, meritu hauek ikusi dizkio epaimahaiak: “Komikiaren lengoaiaren mugekin jolasten duen proposamen arriskutsua da, eta aniztasun grafikoak eta planoen barietateak markatzen dute istorioaren erritmo animatua”.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena