Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2020 |EITB Durangoko Azoka

#-cultura/azoka-#

17:03

Durangoko Azoka

Amaiera

Durangoko Azokako antolatzaileak, pozik berriz batzeko aukera izan delako

N. V. | EITB Media

56. edizioak aurrez aurreko izaera berreskuratu du, iazko Azoka digitalaren ondoren. 25.000 bisitari baino gehiago izan dira Landakon.

  • Landako. Argazkia: Durangoko Azoka.

    Landako. Argazkia: Durangoko Azoka.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Durangoko Azokaren antolatzaileek 56. edizioaren balorazio positiboa egin dute, bukatu aurretxoan. Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentearen esanetan, "eskaera egin genuen Azokan erantzukizunez jokatzeko eta osasun neurriak betetzeko, eta erantzuna bikaina izan da. Kulturaz gozatu ahal izan dugu modu seguruan, eta hori denon ardura eta konpromisoari esker izan da".

Iazko etenaldiaren ondoren, kulturzaleak, sortzaileak eta diskoetxe zein argitaletxeetako langileak berriz batzea zen helburua, eta pozik agertu dira antolatzaileak horregatik, lortu egin dutelako.

Landako Gunean, 25.000 bisitari baino gehiago izan dira bost egunean, erreserba guztiak agortuta; salmentak, noski, baxuagoak izan dira, salbuespenak salbuespen, pandemiaren aurreko edizioetan baino jende gutxiago egon baita aurtengoan, aforoak mugatua zeudelako.

Online dendari dagokionez, abenduaren 3tik 7ra 1.300 erosketa egin dira webgunean, eta guztira 5.400 lan erosi dira. Batez beste 58 euroko gastua egin da erosketa bakoitzeko.

"Zu non, han DA!"

Durangoko Azokako 56. edizioa gaur amaituko da, baina Azokak jarraipena izango du Euskal Herri osoko liburu dendetan urtarrilaren 6ra arte, Iaz hasitako ekimen honi jarraipena emango dio aurten Azokak, eta Landakon erosi ahal izan diren lanak Euskal Herriko 149 saltokitan erosi ahalko dira.

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena