Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2020 |EITB Durangoko Azoka

#-cultura/azoka-#

11:00

Durangoko Azoka

Laugarren deialdia

"Barraka" bideo jokoak irabazi du Durangoko Azokaren Sormen Beka

Natxo Velez | EITB Media

Ibai Aizpurua irundar diseinatzaile eta programatzaileak sortutako abentura jokoak irudi errealak, "stop motion"a eta animazio tradizionala nahasiko ditu, eta 2022ko Azokan aurkeztuko dute.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Barraka" abenturazko bideo jokoak irabazi du Durangoko Azokaren laugarren Sormen Beka, gaur goizean Landakon egindako prentsaurrekoan iragarri dutenez. Ibai Aizpurua irundar diseinatzaile eta programatzaileak 15.000 euroko dirulaguntza jasoko du irudi errealak, stop motion-a eta animazio tradizionala nahasten dituen jokoa garatzeko, eta 2022ko Azokarako egongo da prest, dena ondo bidean, ordenagailuan zein sakelakoetan erabiltzeko.

Sorkuntza digitalaren eremua hartu du aintzat bekak aurten, aurreko urteetan literatura, musika eta ikus-entzunezkoei tokia egin eta gero, eta Aizpuruaren lana izan da jasotako guztietan onena, Lorea Arakistain Puntueus Fundazioko komunikazio arduradunak, Diana Franco Durangoko Azokako Kabi@ guneko arduradunak, Vanesa Fernandez Zinebi zinema jaialdiko zuzendariak, Rakel Esparza Azkuna Zentroko programazio arduradunak eta Iker Fidalgo Arte Ederretako doktoreak osatutako epaimahaiaren iritziz.

'Barraka'

'Barraka'

Arakistainek gaurko ekitaldian guztien izenean azaldu duenez, "oso proposamen iradokitzaile, tentagarri eta ederra" da "Barraka". "Haurrentzako fantasiazko mundu estetikoki eder eta gozagarria sortzen du, eta helduoi erreferentzia eta bizipen gozoak ekarriko dizkigu: herri txiki bateko festak, barrakak, gozokiak…", erantsi du Arakistainek.

Arakistainek ebazpena azaltzeko hitzaldian gogora ekarri duenez, "Interneteko trafiko osoaren % 8 bideo jokoak dira, eta euskararen presentzia anekdotikoa da bertan". Balioko ahal du "Barraka"k, beraz, erreferente gisa.

Urizar oso pozik agertu da Ima Garrastatxu Durangoko alkatearen (Udalak babesten du beka) eta Nerea Mujikaren eskutik saria jasotakoan. "Game Erauntsia taldeari eskerrak eman behar dizkiot lehenik, beraien bidez jakin bainuen deialdiaren berri", esan du.

'Barraka'

'Barraka'

Bekarako propio sortutako proiektuan lanean buru-belarri jartzeko gogo "izugarria" duela gehitu du Urizarrek, eta lanaren % 90 bere gain hartuko duela zehaztu du. "Musikan Gonzalo Sardón adiskideak lagunduko dit".

Ainhoa izango da "Barraka" jokoaren protagonista. Barraka sorgindu batean sartuko da herri bateko jaietan, eta fantasiazko mundu bitxia irekiko zaio aurrean.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena