Bertsolaritza
GBT24
E.J.O. | EITB MEDIA
Oiartzuarrak 544,5 puntu eskuratu ditu. Eneritz Artetxe izan da bigarrena, 519,5 punturekin, eta Aner Peritz "Euzkitze" hirugarrena, 512rekin. Azken finalaurrekoa igandean jokatuko dute, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.
Alaia Martin gaur, Zarautzen. Argazkia: Bertsozale Elkartea
Alaia Martin Etxebeste oiartzuarrak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako pase zuzena eskuratu du azaroaren 24an, Zarauzko finalaurrekoa irabazita.
17:00etan hasi da lehia, Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegia lepo zela. 1.400 bertsozale bildu dira bertan, sarrerak agortuta.
Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martinek bildu ditu puntu gehien (544,5), eta zuzenean sailkatu da finalera. Honela geratu da sailkapena:
Alaia Martin Etxebeste ---------------------------------------------- 544,5
Eneritz Artetxe Eizagirre -------------------------------------------- 519,5
Aner Peritz Manterola "Euzkitze" ----------------------------------- 512
Unai Mendizabal Jauregi -------------------------------------------- 504,5
Amaia Iturriotz Etxaniz --------------------------------------------- 493,5
Eneko Araiztegi Agirre ---------------------------------------------- 462
Gai-jartzaile lanetan Ion Zaldua Brit aritu da, eta epaile lanetan, berriz, Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.
Hurrengo saioa datorren igandean izango da, abenduaren 1ean, Arrasaten. Saioa bukatzearekin bat, finalean arituko diren zortzi bertsolarien zerrenda ezagutuko dugu. Abenduaren 14an jokatuko da finala, Donostian, Illunben, 17:00etatik aurrera.
Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa