08:44

Bertsolaritza

Urteko lehen hitzordua

Bertso Eguna urtarrilaren 27an izango da, Gernika-Lumon

N. V. | EITB Media

Egun osoko plana izango da: bertso poteoa, bazkaria eta bertso saio nagusia. Abenduaren 19an jarriko dituzte sarrerak salgai.

  • 2023ko Bertso Eguna. ETBren bideo batetik ateratako argazkia.

    2023ko Bertso Eguna. ETBren bideo batetik ateratako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bertso Eguna urtarrilaren 27an izango da aurten, Gernika-Lumon. Azken urteotan egindako bideari jarraituta, ediziorik ediziora lurraldez aldatu eta Bizkaian jarri dute hitzordua aurtengoan.

Goizean, bertso poteoa egingo dute, bertso-eskolek lagunduta, ondoren bazkaria izango da, Astran, eta, haren segidan, eguneko saio nagusia egingo dute.

Abenduaren 19an jarriko dituzte sarrerak salgai Bertso Sarrerak atarian, eta antolatzaileek orduan emango dituzte xehetasun gehiago: programazioa, bertsolarien izenak…

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena