20:47

Bertsolaritza

BERTSOLARITZA

Hazparke taldeak irabazi du Taldekako Xilaba bertso txapelketa

EITB MEDIA

Irantzu Idoate, Ortzi Idoate eta Nahia Sascok jantzi dute Iparraldeko taldekako bertsolari txapelketako txapela.

  • Xilabako irabazleak. Argazkia: EITB Media

    Xilabako irabazleak. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hazparke taldeak irabazi du larunbat honetan Aiherran jokatu den taldekako Xilaba bertso txapelketa. Irantzu Idoate, Ortzi Idoate eta Nahia Sascok osatutako taldea gailendu da Muttikoak taldearen aurrean. Miren Artetxe, Haize Lekuona, Irati Alcantarilla eta Ibai Lekuona aritu dira bigarren taldean kantari.

Irailaren 22an hasi zen Ozazen Xilaba Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertso txapelketa eta gaur amaitu da final handiarekin. Zazpigarren edizio hau taldekakoa izan da, 2018an eta 2019an bezala.

Guztira, 39 bertsolari aritu dira kantuan, 9 taldetan banatuta.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena