22:53

Bertsolaritza

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du Oihana Iguaranek Donibane Garazin

Olatz Prat | EITB Media

688,5 puntu bildu ditu amasarrak eta Amurrion ariko da azaroaren 19ko saioan. Gertu-gertutik, 688 puntu Amets Arzallusek eta koska atera diete biek ondorengoei. 1.350 lagun bildu dira Jai Alai pilotalekuan, sarrera denak salduta.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oihana Iguaran nagusitu da gaur Donibane Garaziko Jai Alai pilotalekua goraino beteta (1350 bertsozale) zela jokatu den bigarren finalaurrekoan, 688,5 puntu lortu ditu eta horiei esker, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du. Amurrion kantatuko du, azaroaren 19ko saioan.  

Zihara Enbeita gai-emaileak ipinitako gai eta ariketak amaituta, Amets Arzallus izan da, bigarren, 688 punturekin; hirugarren, Nerea Elustondo 628 punturekin; laugarren Asier Azpiroz 616,5 punturekin; bosgarren Haritz Mujika 615 punturekin; eta seigarren Aitor Etxebarriazarraga 612 punturekin.

Hurrengoa, Irunen

Finalaurrekoetako hurrengo saioa azaroaren 5ean izango da Irungo Ficoban, 17:00etan. Kantuan ariko diren bertsolariak Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria izango dira.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena