Bertsolaritza
Urriak 29
N. V. | EITB Media
Aitor Etxebarriazarraga, Amets Arzallus, Asier Azpiroz, Haritz Mujika, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran izango dira nor baino nor gehiago larunbat honetan, 17:00etatik aurrera. Zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB4n.
Haritz Mujikak Gasteizko saioan irabazi zuen finalaurrekorako txartela. Argazkia: Gari Garaialde.
Urriaren 29an, larunbatean, Donibane Garaziko Jai Alaik Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa hartuko du. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Amets Arzallus Antia, Asier Azpiroz Iztueta, Haritz Mujika Lasa, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran arituko dira kantuan.
Saioa 17:00etan hasiko da, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB4n.
Honako lan hauek egin beharko dituzte bertsolariek, finalaurreko lehen itzuliko saio guztietan bezala:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte (ariketa honek hiru bertsoren balioa izango du).
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Larunbateko saioaren irabazleak Amurrion kantatuko du bigarren itzulian, azaroaren 19an.
Aste honetako finalaurrekoaren ondoren, beste bi geratzen dira lehen itzulian: Irungoa eta Durangokoa. Horietatik 18 bertsolari sailkatuko dira bigarren itzulira, Amurriora, Baionara eta Bilbora.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa