07:50

Artea

Gabarra

Guggenheim 17:00etan itxiko dute ostegunean, gabarraren ibilaldia dela eta

N. V. | EITB Media

Athleticeko jokalariak Itsasadarrean behera eramango dituen ontzia museoaren aurrealdetik igaroko denez, arratsaldeko bostetan itxiko dute museoa, "irisgarritasun arrazoiengatik".

  • Guggenheim, ''Shoot Strokes'' Dario Urzayk Athletic animatzeko egindako lana fatxadan duela

    Guggenheim, "Shoot Strokes" Dario Urzayk Athletic animatzeko egindako lana fatxadan duela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guggenheim Bilbao Museoa 17:00etan itxiko dute ostegunean, apirilak 11, Athleticeko jokalariak Getxotik Bilbora eramango dituen gabarra museoaren aurrealdetik igaroko baita.

"Irisgarritasun arrazoiengatik", museoa ohi baino bi ordu lehenago zarratuko dute. Ostegunean, Itsasadarraren bi ertzetan milioi bat pertsona batzea espero dute agintariek, larunbatean Athleticen gizonezkoen taldeak Espainiako Errege Kopa irabazi eta gero Ibaizabaleko uretan zeharkaldia eginez ospatuko baitu talde zuri-gorriak txapelketa irabazi izana.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena