Artea
heriotza
eitb media
1932ko apirilaren 19an Medellinen jaioa, margotzen jarraitzen zuen pneumoniak jota duela gutxi ospitaleratu zuten arte.
Fernando Botero margolari eta eskultore kolonbiarra, haragi askoko eta forma borobileko pertsonak marrazten zituen artista ezaguna, hil da 91 urte zituela, Kolonbiako hedabideek eta agintariek jakitera eman dutenez.
1932ko apirilaren 19an Medellinen jaioa, Boterok margotzen jarraitzen zuen estudioan duela gutxi pneumonia batengatik ospitaleratu zuten arte.
"Atsekabez jaso dugu Fernando Boteroren agurra, Kolonbiako eta munduko artista handienetako bat baitzen. Beti eskuzabala bere herrialdearekin, lagun handia zen, eta bakearen eraikitzaile kementsua. Doluminak bere familia osoari", adierazi du Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente ohiak sare sozialetan.
Fernando Boteroren lan bat. Argazkia: Efe
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa