12:49

Artea

Donostia

Arte tradizionaletik arte digitalerako jauzia, begien parean

N. V. | EITB Media

Silvia Sanchez artistaren hainbat koadro eta margolan horietan oinarritutako animazioa ikusteko parada eskaintzen du Okendo Kultur Etxearen erakusketa berriak, Donostian.

  • ''Emakume urpekaria'' Silvia Sanchezen koadroa, arte digitaleko pieza baterako lehengai

    "Emakume urpekaria" Silvia Sanchezen koadroa, arte digitaleko pieza baterako lehengai

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Arte tradizionalaren eta digitalaren arteko elkarrizketa" Okendo Kultur Etxean, Donostian, abuztuaren 25era arte ikusgai egongo den erakusketak Silvia Sanchezen margolanak ditu oinarri; bilbotar artistaren koadro fisikoak erakusten ditu batetik, baita lan horien animazioa ere, errealitate birtualeko betaurrekoen bidez arte digitaleko gai bihurtuta.

Aretoan, animazio proiektuak errealitate birtualean oinarritu dituen jatorrizko zazpi koadroak egongo dira ikusgai, "sinpletasun figuratibotik sinbolismo ia surrealistara" mugitzen den bilbotar artistaren zazpi lan.

Hala ere, zazpi pieza horietan oinarritutako ikus-entzunezko esperientzia bat ere eskainiko zaio bisitariari, errealitate birtualeko betaurrekoen bidez. Aretoan beharrezko laguntza egongo da edonork esperientzia horretaz gozatzeko aukera izan dezan, Donostia Kulturatik azaldu dutenez, eta euskaraz eta gaztelaniaz ikusi ahal izango da.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena