16:06

Artea

Gasteiz

Artium Esther Ferrerren artelan bat hartzeko prestatzen ari da

N. V. | EITB Media

Donostiar artista Arabako hiriburuan izan da gaur, "Zenbaki lehenak" bere lana Prado parketik museoaren kanpoaldera aldatzeko lanak berrikusten.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Zenbaki lehenak" Esther Ferrer (Donostia, 1937) artistaren artelana Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren barruko plazan birkokatzeko lanak laster hasiko dira, eta donostiar artistak bertatik bertara jarraitu ditu gaur bertan.

Tamaina handiko pieza da "Zenbaki lehenak", zeramikazko 10.000 pieza baino gehiagoz osatua, eta Ferrerrek zenbaki lehenen seriazioarekin lan egiten du bertan, bere ekoizpenean behin eta berriz errepikatzen den gaia.

Emakume artista baten lehen lana izango da museoaren inguruan, gainera, eta lagun egingo behingoz die Chillidaren, Oteizaren, Serraren eta Basterretxearen aurreko lanei.

Prado parkean 2003an instalatu zuten "Zenbaki lehenak". Gresezko zeramikazko 10.000 lauza karratuk osatzen dute, 3 pieza motarekin: 4410 pieza diagonal gorri batekin, 4410 pieza diagonal urdin batekin eta gainerakoek zenbaki lehen bat dute inprimatuta, 41 eta 10.039 artekoa.

2011n, Artium Museoak Esther Ferrer. Lau mugimendutan erakusketa antolatu zuen Olivaresek komisariatuta eta haren baitan hainbat performance garatu zituen. Gaur egun, artista Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren bilduman dago ordezkatuta, bere ibilbidean funtsezkoak diren hainbat lanekin, hala nola Acciones corporales bideoa (1975), Autorretrato en el tiempo argazki sorta (1981-1994) eta Poema de los números primos saileko bi marrazki (1980).  

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena