11:04

Artea

Cristina Iglesiasen artelana

Ekainaren 5ean hasiko dira "Hondalea"ko bisitak

N. V. | EITB Media

Cristina Iglesiasek Santa Klara uhartean egin duen artelana bisitatu nahi dutenek erreserba egin beharko dute hondalea.eus webgunean.

1:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekainaren 5eko eta 6ko asteburuan hasiko dira herritarren bisitak Hondalea Cristina Iglesias donostiar eskultoreak Santa Klara Uharteko Itsasargiaren Etxean egin duen artelanean.

Bisita egin nahi dutenek erreserba egin beharko dute lehenago hondalea.eus webgunean, Donostiako Udaletik azaldu dutenez, “edukiera mugatua delako eta ingurunea ahalik eta gehien zaindu behar delako”. 20 minutukoak izango dira bisitak.

Erreserba eginda, bisita doakoa izango da, eta uharteko itsasontziaren joan-etorriko txartelaren prezioa besterik ez da ordainduko. Dena dela, irekiera egunetik hasita, lehenengo bi asteetan, ekainaren 5etik 15era, itsasontziko bidaia ere doakoa izango da.

Aurreneko bisita 11:00etan hasiko da, eta 30 minutuz behin izango dira handik aurrekoak. Azkeneko bisita 19:00etan hasiko da.

Sinposioa

Inaugurazioaren aurretik, ekainaren 3an eta 4an, “Kosta Harritsua: Geologia, Ekologia, Eskultura” nazioarteko sinposioa izango da, EHUko Udako Ikastaroek eta BBVA Fundazioak antolatutako Donostia Sustainability Forumen barruan.

Bi saio egingo dituzte, ekainaren 3ko arratsaldean eta ekainaren 4ko goizean, artearen, literaturaren, geologiaren eta ekologiaren arloko pentsamendua partekatzeko, Aquariumeko Auditorioan.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena