Artea
Zabaltze lanak
Agentziak | Erredakzioa
Miguel Zugazak azaldu duenez, 2021eko martxo edo apirilean hasi ondoren, 2022ko udazkenean inauguratu nahiko lukete. Oraindik ez dute erabaki museoa itxita egongo den lanak egin bitartean.
Bilboko Arte Ederren Museoak uztail amaieran aukeratuko du eraikina handitzeaz arduratuko den arkitektura estudioaren izena, eta 2021eko martxo edo apirilean ekingo diete lanei, planen arabera.
Data horiek aipatu ditu Miguel Zugaza museoaren zuzendariak gaur, egungo instalazioak erreformatzeaz eta museorako eraikin berri bat egiteaz arduratuko den arkitektura estudioa aukeratzeko nazioarteko lehiaketaren nondik norakoak aurkezteko egin duten prentsaurrekoan.
Arkitekturan, ingeniaritzan eta hiri diseinuan aditutako bederatzi pertsonak osatuko duten epaimahaiak sei estudio aukeratuko ditu, eta hiru hilabete emango dizkiete horiei proposamenak aurkezteko. Irabazlea zein den uztailaren 22tik 29ra iragarriko dute.
Museoko arduradunek egindako kalkuluen arabera, erreforma eta handitze lanak 2021eko martxo edo apirilean hasiko dira, eta hamazortzi hileko lanen ondoren, 2022ko irail edo urrian inauguratu nahiko lukete museoaren itxura berria.
Zugazaren esanetan, oraindik ez dute erabaki museoa itxita egongo den lan horiek iraungo duten urte eta erdiko tartean. Lehiaketa irabazten duen proiektu arkitektonikoaren arduradunekin batera erabakiko dute hori.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa