12:27

Txirrindularitza

Kontratu berritzeak

Ibon Ruizek eta Mikel Retegik kontratuak berritu dituzte Kern Pharmarekin 2026ra arte

EITB Media

Bi txirrindulariek orain arte egon diren taldean jarraituko dute bi urte gehiagoz; hau da, 2026 denboraldi amaierara arte.

  • Mikel Retegi eta Ibon Ruiz

    Mikel Retegi eta Ibon Ruiz, Kern Pharma taldeko txirrindulariak. Argazkia: @EqKernPharma

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ibon Ruizek eta Mikel Retegik Kern Pharma taldean jarraituko dute 2026ko denboraldia amaitu arte. Bi txirrindulariek bi denboraldirako berritu dituzte kontratuak.

Ibon Ruizek (Gasteiz, 1999) 7. postua lortu berri du Langkawiko Tourrean, eta oso ziklista garrantziotsua izan da Kern Pharmarentzat 2024ko Espainiako Vueltan, lan bikaina egin baitzuen.

Mikel Retegik (Barañain, 2001) 2023an egin zuen debuta maila profesionalean, denboraldi osoan zehar maila hobetu du, eta 2024an oso erregularra izan da. Klasikoen egutegiaren zati handi batean, Nafarroakoa oso txirrindulari garrantzitsua izan da taldearentzat, lasterketa horietan aritzeko ezaugarri bereziak baititu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena