11:32

Txirrindularitza

Berritzea

Xabier Isasak 2025era arte berritu du Euskaltel-Euskadirekin

EITB MEDIA

Txirrindulari gipuzkoarra 2021ean hasi zen profesional gisa Euskadi Fundazioaren UCI Pro Team taldean, eta beste bi urtez jarraituko du bertan.

  • Xabier Isasa, Euskaltel Euskadi

    Xabier Isasa, Euskaltel Euskadi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabier Isasak (2001, Urretxu) Euskaltel-Euskadin jarraituko duela jakinarazi du taldeak astelehen honetan. Txirrindulari gipuzkoarrak datozen bi denboraldietarako berritu du kontratua: 2024 eta 2025. Mikel Bizkarra, Mikel Iturria eta Gotzon Martin taldekideek ere berritu dute aurten.

2020tik dago talde horretan Isasa, elite mailan aurrera eginez: Laboral Kutxan hasieran (2020-2021) eta profesional gisa azken bi denboraldietan Euskaltel-Euskadin. Aurten, zenbait ihesalditan hartu du parte; Valentziako Voltan, Andaluziako Itzulian eta O Gran Camiño lasterketan, esaterako. Horrez gain, Loirerriko Tourrean, 15. tokia lortu zuen, eta Porvenir Itzulian lehiatu da orain gutxi Espainiako selekzioarekin.

"Euskaltel-Euskadirekin kontratua berritzea oso garrantzitsua da niretzat, talde horretan jarraitu nahi baitut hurrengo denboraldietan. Oso pozik nago horregatik. Lehen bi urteetan saiatu naiz mailara egokitzen, eta taldeari eta bere laguntzari esker egokitzapen hori errazagoa izan da, jauzia handia delako", esan du Isasak.

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol arduraduna: "Badakigu Isasak taldean indarra duen txirrindularia dela, eta ziur gaude egunen batean emaitzak iritsiko zaizkiola eta zein txirrindulari handia den erakutsiko duela; amateurretan, gutxik egin ditzaketen gauzak egiteko gai izan zen. Gure egituran konfiantza izatea eta gurekin batera hazten jarraitu nahi izatea txalotzekoa da".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena