11:30

Txirrindularitza

Fitxaketa

Jon Aberasturi Euskaltel-Euskadira itzuli da

EITB MEDIA

Txirrindulari arabarra talde laranjan arituko da datozen bi denboraldietan, hamar urtez beste talde batzuetan aritu ostean. Garaipen-zerrendan, Burgosko Itzulian, Eslobeniako Tourrean eta Getxoko Zirkuituan lortutakoak nabarmendu daitezke.

  • Jon Aberaturi fitxatu du Euskaltel-Euskadik

    Jon Aberaturi fitxatu du Euskaltel-Euskadik

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltel-Euskadik Jon Aberasturi fitxatu du datozen bi denboraldietarako (2024-2025). 2013an taldean ibili ondoren, txirrindulari arabarra laranjaz jantziko da berriz, hamar urte geroago. Hala, esperientzia eta kalitatea gehitzeko asmoz etorriko da euskal taldera.

Sare sozialetan argitaratutako bideo batean hitz egin du horren inguruan Aberasturik berak (adierazpenak, gaztelaniaz).

Garaipen-zerrendan, Burgosko Itzulian, Esloveniako Tourrean eta Getxoko Zirkuituan lortutakoak nabarmendu daitezke. Horrez gain, lorpen hauek ere aipagarriak dira: Romandiako Tourrean irabazteko zorian izan zen; aurtengo Itzulian, berriz, hirugarren geratu da Bastidan. Azken bi urteotan, World Tourrean top10 gehiago ere egin ditu: Catalunyako Voltan, UAE Tourrean, Burgosko Itzulian eta Milan-Turin klasikoan zein Europako Txapelketan. Halaber, Espainiako Vueltan lau aldiz hartu du parte, eta hamar aldiz geratu da lehen hamarren artean.

Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol arduradunak honakoa esan du fitxaketaren inguruan: "Oso pozik nago Jon taldean dugulako. Nire taldekidea izan zen, eta orain zuzendu ahal izatea ohore handia da. Berarentzat ere etxeko taldera itzultzea, lasai egotea eta egutegi aproposa izatea pizgarria izango da".

Taldeak beste zenbait fitxaketa egin ditu aurten, Victor de la Partez gain, Nicolas Alustiza, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia gazteak igo baitira Laboral Kutxa filialetik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    15 11:55 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamaikagarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena