17:33

Txirrindularitza

Fitxaketa

Xavier Cañellas fitxatu du Euskaltel-Euskadik

EITB MEDIA

Xavier Cañellas (1997, Puigpuñent, Balear Uharteak) txirrindulariak Euskaltel-Euskadin korrituko du datorren denboraldian. Txirrindulari azkarra da, eta esperientzia du profesional mailan. Bada, talde laranjan urratsak emateko eta laguntzeko aukera izango du orain.

  • Xavier Cañellas, Euskaltel-Euskadiren fitxaketa berria

    Xavier Cañellas, Euskaltel-Euskadiren fitxaketa berria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabier Cañellasek denboraldi baterako (2024) sinatu du Euskaltel-Euskadirekin. Euskal egutegian amateur gisa hezia, Bidasoako Itzulian etapa bat irabazi zuen, eta badaki zer den profesionaletan irabaztea. Iaz bere kalitatea erakutsi zuen, bigarren izan baitzen Paris-Troyes lasterketan eta hirugarren Ordiziako klasikoan.  2023 honetan, bestade, hiru bigarren postu pilatu ditu Portugalen, eta badaki zer den Espainiako, Frantziako eta Portugalgo egutegietan lehiatzea. Halaber, pistatik dator, eta dozenaka Espainiako Txapelketa ditu.

"Oso pozik nago Euskaltel-Euskadirekin fitxatzeagatik, nire kirol ibilbidean pauso bat gehiago ematea baita, eta aukera bikaina da niretzat. Harrotasunez jantziko dut laranja kolorea euskal errepideetan. Niretzat, Euskaltel-Euskadi talde handia izan da beti, eta aukera jaso nuenetik ez nuen bi aldiz pentsatu, behar dudan guztia baitu. Gainera, Euskadiko jende ezagun askorekin bat egingo dut" adierazi du balearretako txirrindulariak.

Bestalde, Cañellaseko talde profesionalak honako hauek izan dira: Caja Rural (2019-2020), Gios (2021), Java Kiwi Atlantico (2022) eta Electro Hiper Europa (2023).

Orain elitera itzuliko da Euskaltel-Euskadiren eskutik. Besteak beste, Jon Aberasturi (Lidl-Trek), Víctor de la Parte (TotalEnergies) eta Nicolás Alustiza, Iker Mintegi, Unai Zubeldia (LABORAL Kutxa), 2024ko denboraldiari begira Euskaltelek egindako fitxaketak, izango ditu taldekide Cañellasek.

Bien bitartean, Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol arduradunak honako hau adierazi du: "Cañellas taldean behar dugun profila da, txirrindulari azkarra, klasikoetan lehen hamarren artean egoteko aukera ematen diguna, batez ere Frantzian. Gaituta dagoela erakutsi du eta, hazten jarraitu ahal izateko, Euskaltelen bere mailarik onena emateko aukera izango du".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    15 Zuzenean 11:55 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamaikagarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena