Txirrindularitza
Portugalgo Itzulia
EITB MEDIA
Markina-Xemeingo txirrindulariak irabazi du azken eguneko erlojupekoa, Mauricio Moreira uruguaitarra hiru segundogatik gaindituta. Luis Angel Mate bosgarren geratu da sailkapen nagusian, eta Mikel Iturria, bederatzigarren.
Txomin Juaristi. Argazkia: @euskaltelteam
Txomin Juaristi (Euskaltel-Euskadi) bizkaitarra sailkapen nagusiko bigarren postura igo da Portugalgo Itzuliko azken etapan, erlojupekoa irabazi ostean. Bestalde, Colin Stüssi suitzarrak (Team Vorarlberg) irabazi du 84. edizioa.
Igande honetako erlojupekoan (18,2 kilometro), Juaristik lehen postua eskuratu du 24:56.37ko denborarekin, Stüssi hirugarren izan delarik (+00:26.18). Mauricio Moreira uruguaitarra (Glassdrive/Q8/Anicolor), aurreko edizioko irabazlea, bigarren geratu da (+03.21).
Juaristi bigarren izan da sailkapen nagusian, irabazleak baino minutu bat eta 4 segundo gehiagorekin, eta Antonio Carvalho portugaldarra (ABTF BETÃO - Feirense) izan da hirugarren, minutu bat eta 7 segundora. Luis Angel Mate (Euskatel-Euskadi) bosgarren geratu da, eta Mikel Iturria taldekidea, bederatzigarren.
Etapako sailkapena
1 - JUARISTI Txomin (Euskaltel) 0:24:56
2 - MOREIRA Mauricio (Glassdrive) +0:03
3 - STÜSSI Colin (Vorarlberg) +0:26
4 - CARVALHO Antonio (ABTF) +0:27
5 - REIS Rafael (Glassdrive) +0:48
6 - MATE Luis Angel (Euskaltel) +0:51
7 - NYCH Artem (Glassdrive) +0:54
8 - OYARZUN Carlos Iván (Aviludo) +1:01
9 - ITURRIA Mikel (Euskaltel) +1:02
10 - VERMEULEN Moran (Vorarlberg) +1:07
Sailkapen nagusia
1 - STÜSSI Colin (Vorarlberg) 40:59:26
2 - JUARISTI Txomin (Euskaltel) +1:04
3 - CARVALHO Antonio (ABTF) +1:07
4 - NYCH Artem (Glassdrive) +1:28
5 - MATE Luis Angel (Euskaltel) +1:01
6 - CASIMIRO Henrique (Efapel) +1:43
7 - FIGUEIREDO Frederico (Glassdrive) +3:27
8 - WHELAN James (Glassdrive) +4:22
9 - ITURRIA Mikel (Euskaltel) +5:55
10 - GONÇALVES Helder (Kelly) +7:09
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa