17:44

Txirrindularitza

Kontratu berritzea

Txomin Juaristik beste bi urtez berritu du kontratua Euskaltel-Euskadi taldearekin

EITB Media

Bizkaiko txirrindulariak talde laranjan jarraituko du beste bi denboraldiz, kontratua berritu ostean.

  • Txomin Juaristi

    Txomin Juaristi, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia. Argazkia: @euskaltelteam

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txomin Juaristik Euskaltel-Euskadi taldean jarraituko du beste bi denboraldiz, asteazken honetan (urriak 12) bi aldeak elkar lotzen zituzten kontratua luzatzeko akordiora iritsi ostean. Euskal taldeak datorren sasoiari begira egin duen lehen kontratu berritzea da Juaristirena.

Euskaltel-Euskadik adierazi duenez, Markina-Xemeingo txirrindulariak "aurrerapausoa eman du eta erreferentea izan da taldearentzat" azken hilabeteetan jokatu diren astebeteko lasterketetan, besteak beste, Portugalgo Itzulian 10. izanda eta Espainiako Errepideko Txapelketa 13. amaituta; gainera, Poitou-Charentesen 13. izan zen, Luxenburgon 14. eta 17. Turkiako Tourrean.

"Oso pozik nago txirrindularitzan jarraitu ahal dudalako, gustatzen zaidana baita, eta etxeko taldean segituz gainera. Profesional mailako talde berria martxan jarri zenetik hemen egon naiz eta ohorea da bertan jarraitzea. 2023rako helburua da aurtengo dinamikarekin jarraitzea", esan du Txomin Juaristik Euskaltel-Euskadirekin kontratua berritu ondoren.

Jorge Azanza taldeko kirol-zuzendaria "oso pozik" azaldu da Juaristik egin duen denboraldiarengatik, eta goraipatu du bizkaitarrak sasoiaren azken erdian egindako lan ona.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena