Txirrindularitza
Durango-Durango klasikoa
EITB Media
Pauliena Rooijakkersek garaipena lortu du Durangon hasi eta amaitu den klasikoan. Veronica Ewers izan da bigarren, eta Cecilie Uttrup Ludwig hirugarren.
Albisteak (3)
Pauliena Rooijakkersek irabazi du 2022ko Durango-Durango Emakumeen Saria. Canyon SRAM Racing taldeko txirrindulariak 2 ordu, 55 minutu eta 48 segundo behar izan ditu astearte honetan Durangon hasi eta amaitu den 113 kilometroko ibilbidea betetzeko.
Rooijakkersek etapako azken igoeran jo du erasoa, Goiuriako (2, maila) igoeran. Beste lau txirrindularirekin batera egin du ihes tropeletik, baina azken kilometroetan inor ez da gai izan haren erritmoari eusteko, eta bakarrik iritsi da helmugara, garaipena lortuta.
Veronica Ewers (EF Education-TIBCO-SVB) izan da bigarren irabazlearekiko 15 segundora, eta hirugarren amaitu duen Cecilie Uttrup Ludwigek (FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope) osatu du podiuma.
Sheyla Gutierrez (Movistar) errioxarra lasterketako protagonistetako bat izan da, ihes eginda ibili baita. Hasieran Isabel Martin (Rio Miera) eta Naia Amondarain (Sopela Women) batu zaizkio, baina atzean geratu dira, Gutierrezek aurrera jo du, eta tropelak helmugarako 20 kilometro falta zirenean harrapatu du.
Sailkapena:
1 - ROOIJAKKERS Pauliena (Canyon) 2:55:48
2 - EWERS Veronica (EF Education) + 15"
3 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) + 20"
4 - MOOLMAN Ashleigh (SD Worx) + 1'20"
5 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) d. b.
6 - PALADIN Soraya (Canyon) + 1'40"
7 - CHABBEY Elise (Canyon) d. b.
8 - BRADBURY Neve (Canyon) d. b.
9 - CHAPMAN Brodie (FDJ) d. b.
10 - GILL Nadine (Sopela) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa