18:08

Txirrindularitza

Talde aldaketa

Ineosek Omar Fraile fitxatu du 2023ra arte

EITB Media

Euskal txirrindulariak Astana utzi du Britainia Handiko taldean aritzeko. Bi urterako kontratua sinatu du.

  • Omar Fraile

    Omar Fraile, 2021eko Itzuliko 4. etapan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ineos Grenadiers taldeak Omar Fraile fitxatu du datozen bi denboraldietarako, 2023ra arte, Britainia Handiko taldeak astelehen honetan jakinarazi duenez. Santurtziko (Bizkaia) txirrindularia Astanan aritu da 2021era arte.

"Beti amesten duzu Ineos bezalako talde baten egotearekin. Beti egon eta lehiatu nahi izan dudan taldea da. Hemen, txirrindulari guztiek taldearentzat lan egiten dute, eta hori da niri gehien gustatzen zaidana. Taldean ondo sartuko naizela uste dut, eta gogotsu nago taldekide berriekin lanean hasteko", esan du Frailek Ineosek zabaldu dituen adierazpenetan.

Bestalde, Rod Ellingworth Ineoseko zuzendarietako batek adierazi du, denbora daramatela Fraile jarraitzen, eta euskal txirrindulariak taldearentzat egiten duen lana goraipatu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena