Txirrindularitza
76. edizioa
EITB Media
Imanol Erviti Espainiako Itzulian egongo da. Lasterketa abuztuaren 14an hasiko da eta irailaren 5ean bukatuko da. Nafarroako txirrindulariak Mas, Valverde eta 'Superman' Lopez taldekideei laguntzea izango du helburu.
Imanol Erviti, EITB Mediari Tourrean eskainitako elkarrizketa baten. Argazkia: EITB Media
Imanol Ervitik 2021eko Espainiako Itzulian parte hartuko du Movistar taldearekin. Lasterketaren 76. edizioa abuztuaren 14an hasiko da Burgosen eta irailaren 5ean amaituko da Santiago Compostelan.
Nafarroako taldea 42. urtez jarraian lehiatuko da Vuelta eta hauek dira Movistarrek eramango dituen zotzi txirrindulariak: Imanol Erviti, Johan Jacobs, Miguel Angel Lopez, Enric Mas, Nelson Oliveira, Jose Joaquin Rojas, Alejandro Valverde eta Carlos Verona.
Espainiako Itzulia irabazteko lehian egon nahi du Movistarrek, Enric Mas, Alejandro Valverde eta Miguel Angel Lopez txirrindulariek osatutako hirukotearekin.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa