2022ko Itzulia Women lasterketako 3. etapa, Donostia – Donostia (139,8 km)

#-itzulia_women-#

11:41

#-3_etapa_itzulia_women-#

Igandea, maiatzak 12

Itzulia Women 2024ren hirugarren etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Donostia-Donostia (114,9 km)

EITB MEDIA

Antolakuntzaren arabera, hirugarren eta azken jardunaldi hau izango da "dena erabakiko duena". Goi mailako txirrindularitza ikustea espero da, Donostiako Klasikoaren ibilbidearen itxura duen etapan.

  • Itzulia Womeneko hirugarren etapa. Irudia: itzulia-women.eus

    Itzulia Womeneko hirugarren etapa. Irudia: itzulia-women.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Dena erabaki duen etapa"; halaxe definitu du Itzulia Women lasterketaren antolakuntzak 2024ko edizioaren hirugarren eguna. Txirrindulariek 114,9 kilometro izango dituzte aurretik, Donostian hasi eta amaituta. Ikuskizuna espero da, lehia bizia, emozioa eta goi mailako txirrindularitza. Maiatzaren 12an, 10:18an Infernuaren auzotik hasi, eta 13:20 eta 13:40 artean bukatzea aurreikusi dute. Orduan argituko da nork jantziko duen elastiko horia Donostiako podiumean; hots, zein den aurtengo garailea.

Ibilbidea "Donostiako Klasikoaren ibilbidearen antzekoa da", antolakuntzaren esanetan: Lezotik Jaizkibel igoko dute, Murgil hormaren igoerarekin, Mendizorrotz arte". Handik behera, Gipuzkoako hiribururako ondorengo kilometroetan, "banakako erlojupekoa izango da, helmugara iritsi eta sailkapen orokorreko garaipena lortzeko".

Hiru mendate puntuagarri daude: Jaizkibel (1. mailakoa), Mendizorrotz (2. mailakoa, helmugatik 30 kilometrora) eta Gurutze (3. mailakoa). Horrez gain, Donostian eta Usurbilen esprint bereziak daude, eta sailkapen orokorraren egoeraren arabera, erabakigarriak izan daitezke. Itzuliaren hirugarren eguna, horrenbestez, erabat gozatzeko modukoa izango da txirrindularitzazaleentzat.

Donostian hasita, tropelak Hernani, Oiartzun eta Errenteria herrietan barrena ibiliko dira, Jaizkibel igotzen hasi aurretik, Itzuliko mendate gogorrena, alegia. 7,9 kilometro ditu, batez beste % 5,6eko aldapekin, eta 42,6. kilometroan iritsiko dira parte hartzaileak. Luzea eta gogorra izanik, lehia bizi izan dira han, lasterketa askotan. Itzuliko hau beste bat izango da.

Irun atzean utzi eta gero, Gurutze mendatea igotzeko unea izango da, 3. mailakoa, 61,1. kilometroan. 2,7 kilometro ditu, batez beste %5,2ko maldekin. 75,5. kilometroan, Donostian izango da eguneko esprint berezia, Mendizorrotz gainaren (%7,3ko aldapak) 4,1 kilometroen atarian. Gogorra da, eta are gehiago, lasterketaren puntu horretan. Donostiako helmugarako zatia emozioz betea egongo da, Itzulia bera baitago jokoan. 

Etapa zuzenean ikusteko aukera izango da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etatik aurrera.

Ikusi 1. etapako profila | Ikusi 2. etapako profila

ETAPAREN PROFILA

2024ko Itzulia Womenen hirugarren etaparen profila. Irudia: itzulia-women.eus

2024ko Itzulia Womenen hirugarren etaparen profila. Irudia: itzulia-women.eus

------------------------------------------------------

ETAPAREN AZKEN KILOMETROAK

2024ko Itzulia Womeneko hirugarren etaparen azken kilometroak. Irudia: itzulia-women.eus

2024ko Itzulia Womeneko hirugarren etaparen azken kilometroak. Irudia: itzulia-women.eus

------------------------------------------------------

ETAPAREN MAPA

Hirugarren etaparen mapa

Itzulia Womeneko hirugarren etaparen mapa. Irudia: itzulia-women.eus

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 3. etapa (maiatzak 12)

Ibilbidea: Donostia - Donostia

Distantzia: 114,9 km

Hasiera-ordua: 10:18

Amaiera-ordua: 13:40 (34 km/h) | 13:30 (36 km/h) | 13:20 (38 km/h)

Goranzko desnibel metatua: 2.019metro

Mendiko saria: Jaizkibel (1. mailakoa), 42,6. kilometroan; Gurutze (3. mailakoa), 61,1. kilometroan; Mendizorrotz (2. mailakoa), 86,4. kilometroan.

------------------------------------------------------

3. ETAPAKO MENDATEAK

JAIZKIBEL (LEHEN MAILAKOA)

Jaizkibel mendatea, Itzulia Women 2024ko hirugarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

Jaizkibel mendatea, Itzulia Women 2024ko hirugarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

------------------------------------------------------

GURUTZE (3. MAILAKOA)

Gurutze mendate, Itzulia Women 2024ko hirugarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

Gurutze mendate, Itzulia Women 2024ko hirugarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

------------------------------------------------------

MENDIZORROTZ (2. MAILAKOA)

Mendizorrotz mendatea, Itzulia Women 2024ko hirugarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

Mendizorrotz mendatea, Itzulia Women 2024ko hirugarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

2024KO ITZULIA WOMENEKO ETAPAK:

1. etapa (maiatzak 10): Gasteiz – Elgoibar (140 km)

2. etapa (maiatzak 11): Basauri – Basauri (133,2 km)

3. etapa (maiatzak 12): Donostia – Donostia (114,9 km)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena