2022ko Itzulia Women lasterketako 2. etapa, Mallabia – Mallabia (118,3 km)

#-itzulia_women-#

11:30

#-2_etapa_itzulia_women-#

Larunbata

Itzulia Women 2024ko bigarren etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Basauri-Basauri (104 km)

EITB MEDIA

Hiru mendate puntuagarri ditu etapak, horietako bat 2. mailakoa. 104 kilometro dituzte aurretik txirrindulariek, eta antolakuntzak ohartarazi duenez, sailkapen orokorrean alde handiak eragin ditzake.

  • Itzulia Women 2024ren bigarren etaparen profila. Irudia: itzulia-women.eus.

    Itzulia Women 2024ren bigarren etaparen profila. Irudia: itzulia-women.eus.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Basaurin abiatuko da Itzulia Women 2024ko bigarren etapa, maiatzaren 11n, larunbata. Amaiera ere Basaurin bertan izango da. Txirrindulariek 10:45ean ekingo diote lanari, eta irabazlea 13:21 eta 13:39 artean heltzea espero da. Orduan jakingo dugu, batetik, nork irabaziko duen Itzulia Womeneko hirugarren edizioaren bigarren etapa; eta bestetik, zein irtengo den maillot horia jantzita biharamunean, lasterketako etaparik erabakigarrienean.

Itzuliaren antolakuntzaren iritziz, Basauriko etapak aldeak eragin ditzake sailkapen orokorrean. Hortaz, ezinbestekoa izango da txirrindularientzat lasterketaren azken hamar kilometroetan ondo jarrita egotea, baita erritmo-aldaketei ondo erantzuten jakitea ere: "Edizio honetako etaparik urduriena izango da", Itzuliaren esanetan. Ibilbidearen etengabeko igoerak eta jaitsierak erabakigarriak izango dira irabazlea nor izango den erabakitzeko.

104 kilometroetan, Itzuliko parte hartzaileek hiru mendate puntuagarri igoko dituzte, hirugarren mailako bi eta bigarren mailako bat, hain zuzen ere: Sarasola Gaina, Aretxabalgane Gaina eta Urruztigaina (helmugatik 40 kilometrora).

Basauritik irten eta 17,4 kilometrotara, Sarasola Gainara iritsiko dira: 2,9 kilometroko igoera da, batez beste %3,5eko aldapekin. Jaitsieran, Lemoara bideratuko ditu etapak, Aretxabalgane Gainako igoerara arte, %5,7ko maldekin. Gamiz atzean utzita, Urruztigaina igoko dute Itzulian, 2. mailakoa; 1,6 kilometro baino ez diren arren, oso zorrotzak (%12,6ko gorabeherak ditu).

Etapako azken tramoan, eguneko bi esprint bereziak jokatuko dituzte, Galdakaon eta Basaurik, helmugatik 23 eta 14 kilometrora. Eguneko lana amaituta, Itzulia Womeneko Donostiako azken etapara begira jartzeko unea izango da.

Etapa zuzenean ikusteko aukera izango da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etatik aurrera.

Ikusi 1. etapako profila | Ikusi 3. etapako profila

ETAPAREN PROFILA

Itzulia Women 2024ko bigarren etaparen profila. Irudia: itzulia-women.eus

Itzulia Women 2024ko bigarren etaparen profila. Irudia: itzulia-women.eus

------------------------------------------------------

ETAPAREN AZKEN KILOMETROAK

Itzulia Women 2024ko bigarren etaparen azken kilometroak. Irudia: itzulia-women.eus

Itzulia Women 2024ko bigarren etaparen azken kilometroak. Irudia: itzulia-women.eus

------------------------------------------------------

ETAPAREN MAPA

Itzulia Womeneko bigarren etaparen mapa. Irudia: itzulia-women.eus

Itzulia Womeneko bigarren etaparen mapa. Irudia: itzulia-women.eus

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 2. etapa (maiatzak 11)

Ibilbidea: Basauri - Basauri

Distantzia: 104 km

Hasiera-ordua: 10:45

Amaiera-ordua: 13:39 (36 km/h) | 13:30 (38 km/h) | 13:21 (40 km/h)

Goranzko desnibel metatua: 1.575 metro

Mendiko saria: Sarasola (3. mailakoa), 17,4. kilometroan; Aretxabaletagane (3. mailakoa), 44,8. kilometroan; Urrutzigaina (2. mailakoa), 64,5. kilometroan.

------------------------------------------------------

2. ETAPAKO MENDATEAK

SARASOLA GAINA (3. MAILAKOA)

Sarasola Gaina, Itzulia Womeneko bigarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

Sarasola Gaina, Itzulia Womeneko bigarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

------------------------------------------------------

ARETXABALGANE GAINA (3. MAILA)

Aretxabalgane Gaina, Itzulia Womeneko bigarren etapan

Aretxabalgane Gaina, Itzulia Womeneko bigarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

------------------------------------------------------

URRUZTIGAINA (2. MAILA)

Urruztigaina, Itzulia Womeneko bigarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

Urruztigaina, Itzulia Womeneko bigarren etapan. Irudia: itzulia-women.eus

2024KO ITZULIA WOMENEKO ETAPAK:

1. etapa (maiatzak 10): Gasteiz – Elgoibar (140 km)

2. etapa (maiatzak 11): Basauri – Basauri (133,2 km)

3. etapa (maiatzak 12): Donostia – Donostia (114,9 km)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena