Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
APIRILAK 7, OSTEGUNA
F. A. / A. A. | EITB MEDIA
Arabatik Bizkaira egingo duen jardunaldiak amaiera gogorra izango du, eta lehia egon daiteke sailkapen nagusiko txirrindularien artean.
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profil ofiziala. Argazkia: Itzulia
Albisteak (4)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 4. eguna ihesaldiak arrakasta izateko modukoa da. Arabako hiriburutik abiatu, eta Bizkaian sartuko da, Arratian barrena, Zamudioko helmugara iritsi arte.
Etapako lehen pedalkadak eman bezain laster, lehia bizia egotea espero da eguneko garaipena buruan dutela irtengo diren txirrindularien artean, aipatutako balizko ihesaldi arrakastatsu hori eratu eta bertan egoteko esperantzan.
Behin azken 115 kilometroetan sartuta, lehiakideek gorabehera handiko ibilbidea bete beharko dute, tartean lau mendate gaindituta (Ganguren bi aldiz igoko dute, baina alde desberdinetatik).
Zailena amaierara heltzeko 50 kilometroren faltan iritsiko da, Urruztimendi (2. mailako mendatea, 1,9 kilometro eta % 11ko batez besteko maldak) eta Ganguren (2. mailako mendatea, 6 kilometro eta % 6,3ko batez besteko maldak) gain gogorrak izango baitituzte zain. Azken horrek, Galdakaotik gora egongo den aldapa tenteak, alegia, sailkapena lehiatzen ari den bakarren bat tenta dezake.
Hortaz, bi etapa batean izan ditzakegu Zamudion.
Etapa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en 15:00etatik aurrera.
Ikusi 3. etaparen profila | Ikusi 5. etaparen profila
PROFILA:
------------------------------------------------------
IBILBIDEA:
------------------------------------------------------
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 4. etapa (apirilak 7)
Ibilbidea: Gasteiz – Zamudio
Distantzia: 185,6 km
Goranzko desnibel metatua: 3.275,4 m
Hasiera-ordua: 12:51
Amaiera-ordua: 17:44 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:16 (42 km/h)
2022KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 4): Hondarribia – Hondarribia (7,5 km)
2. etapa (apirilak 5): Leitza – Viana (207,9 km)
3. etapa (apirilak 6): Laudio – Amurrio (181,7 km)
4. etapa (apirilak 7): Gasteiz – Zamudio (185,6 km)
------------------------------------------------------
2022KO ITZULIKO IBILBIDE OSOA:
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa