Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
APIRILAK 5, ASTEARTEA
F. A. / A. A. | EITB MEDIA
Aurtengo ekitaldiko jardunaldirik luzeena izango da, eta haizea agertzeko arriskua egon daiteke Lizarratik Vianara bitarteko tartean.
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profil ofiziala. Argazkia: Itzulia
Albisteak (4)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Itzuliaren bigarren jardunaldian, Gipuzkoatik Nafarroara egingo du jauzi tropelak, Leitzan bilduko baita pelotoia ekitaldiko etaparik luzeenari ekiteko. Hala, ia 208 kilometroko ibilbidea izango dute zain txirrindulariek.
Irteera beroa izango du Nafarroako etapak, hasi eta berehala Uitzi (3. mailako mendatea, 3,7 kilometro eta % 6,9ko bataz besteko maldak) eta Madotzeko aldapak kateatzeak maila handiko ihesaldia antolatzeko aukera eskainiko baitu. Ondoren, 60. kilometroan, Lizarraga gainarekin (2. mailakoa, 9,5 kilometro eta % 5,2ko bataz besteko maldak) egingo dute topo.
Lehia estua izango da iheslarien eta tropel nagusiaren artean Vianara bidean. Lizarra atzean utzi eta gero, beste osagai bat ere izan dezake etapak, hots, haizea, eta dena baldintzatuko luke horrek. Gainera, 178. kilometroan, helmugatik 30era, 3. mailako Aguilar mendatea egongo da kokatuta (12,6 kilometro eta % 3,1eko bataz besteko maldak).
Dena den, esprintean bukatzeko etapa izan daiteke, talderen batek kontrol-lana egiteko asmoa eta gaitasuna erakusten badu. Hori bai, Vianako ailegaerak abiadura baino indarra eskatzen du, gorantza baita.
Bosgarren aldia izango da Itzuliak Viana helmuga gisa hartuko duena. Azken aldia 2010ean izan zen, eta bertan Alejandro Valverde nagusitu zen, Oscar Freireri gailenduta.
Ikusi 1. etaparen profila | Ikusi 3. etaparen profila
PROFILA:
------------------------------------------------------
IBILBIDEA:
------------------------------------------------------
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 2. etapa (apirilak 5)
Ibilbidea: Leitza – Viana
Distantzia: 207,9 km
Goranzko desnibel metatua: 3.180,8 m
Hasiera-ordua: 12:18
Amaiera-ordua: 17:46 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:15 (42 km/h)
2022KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 4): Hondarribia – Hondarribia (7,5 km)
2. etapa (apirilak 5): Leitza – Viana (207,9 km)
3. etapa (apirilak 6): Laudio – Amurrio (181,7 km)
4. etapa (apirilak 7): Gasteiz – Zamudio (185,6 km)
------------------------------------------------------
2022KO ITZULIKO IBILBIDE OSOA:
Hurrengo zuzenekoak
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa